XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JON NAZABAL-EKIN SOLASEAN Jon Nazabal Zornotzarra dugu.

Donostiako Kimika-Fakultateko irakaslea da.

Joan den urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak euskarazko Tesina eta Tesietarako emandako bekasarien irabazlea izan zen Jon Nazabal.

Ondoren berak aurkeztutako ikerketa-lanerako projektua onartu duenez Aldundiak, interesgarria iruditu zaigu berarekin solasalditxo bat izatea.

Zeintzu dira zuk egindako ikasketak?.

1980. urtean Injinadore Tekniko Kimikorako ikasketak bukatu nituen; ondoren 1975.ean Injinadore-Ikasketak bukatu nituen eta 1979.ean Tesi Doktorala burutu Donostiako Injinadore-Eskolan.

Irakasle bezala noiztik zabiltza?.

1977.eko urtarrilatik aurrera Donostiako Kimika-Fakultatean ari naiz lanean.

Hasieran Matematika eta Kimika Teknikoa irakasten nituen eta azken bi urteetatik hona Materialen entseiuak delako gaia irakasten dut, bai euskaraz eta bai gazteleraz.